Klima Aldaketa

Ikerketa zientifiko guztiek erakusten dute aldaketa klimatikoa gertatu gertatzen ari dela. Hala dio Nazio Batuetako Aldaketa Klimatikoari Buruzko Gobernu Arteko Panelak (IPCC):

"Aldatzen ari da lurreko klima, eta neurri batean gizakiaren eraginez ari da aldatzen. Aldaketa horrek sistema naturalei erasaten die eta azkenean gizakia berari ere erasango dio. Berotegi efektua eragiten duten isurketak gutxituz atzeratu eta murriztu egin daitezke aldaketa klimatikoaren ondorioak."

(3rd Report of International Panel of Climate Change, United Nations, 2001)

Eguratsa osatzen duten gas batzuek eguzki erradiazioak geratzen dituzte eta lurreko tenperatura maila egoki batean atxikitzen dute; lurrean bizitzarik izateko ezinbestekoa den fenomeno horri ?Berotegi Efektua? deitzen zaio. Eguratseko Berotegi Efektuko Gasen (NEG) kontzentrazioa egonkorra izan zen industrializazio aurreko garaian (260 ppm edo milioiko parteak), baina gero eta handiago egiten hasi zen, 2000. urtean 368 ppm.etara igo zen arte. Gizakiaren jarduerak, batez ere erregai fosilen kontsumo gero eta handiagoak, oreka natural makal hori hautsi du eta berekin ekarri ditu beroketa globala eta aldaketa klimatikoa.

IPCCren konklusioen arabera, litekeena da lurreko batez besteko tenperatura 4tik 6 gradura bitartean handitzea XXI. mende bukaerarako. Aldaketa horrek arriskuan jarriko ditu gizakiaren osasuna eta segurtasuna eta honako ondorio hauek ekarriko ditu, besteak beste: itsas maila goratu egingo da, muturreko egoera klimatikoak indartsuagoak eta usuagoak izango dira eta aldaketak gertatuko dira ekosistemetan eta ur-baliabideetan. Prozesu horretan kostaldeko populazioak izango dira kaltetuenak, eta zafrako gogorrena tropikoko eskualdeetako eta garabidean dauden lurraldeetako biztanleek hartuko dute. Eta ez ahaztu lurralde horiexek direla munduko bazter populatuenak.

Ekopassek lagundu egiten du berotegi efektua eragiten duten isurketak mugatu eta gutxitzen eta, hortaz, aldaketa klimatikoaren ondorioak goxatzen.

 

 
Naider + Investic . Desarrollado con Drupal