FAQs

Zer egin dezaket Ekopassen parte hartzeko?

Ekopass ekimen gaztea da eta lankidetza lokarriak sendotu nahi ditu bere ingurumenarekin. Erakunde, Enpresa edo Partikularra bazara, ekimen honek erakartzen bazaitu eta borroka honetan lagundu nahi baduzu, idatz iezaguzu (info@ekopass.org) eta geu jarriko gara harremanetan zurekin.

Nola finantzatzen zarete?

Ekopass ekimen independente bat da eta bere Bazkide eta Lankideen ekarpenekin finantzatzen da. Fondo horien zati handi bat Erakundeetatik badator ere, eurak kudeatzerakoan proiektuaren egokitasunari begiratzen zaio eta ez beste ezeri.

Nolako proiektuak egiten dituzue?

Bere proiektuen bitartez Ekopassek hiru gauza bultzatu nahi ditu batez ere: energia berriztagarriak, aurrezki eta eraginkortasun energetikoa eta karbono hustutegiak. Bere Aholkularitza Batzordearen bidez Ekopassek proiektu zerrenda bat prestatzen du irizpide teknikoei jarraituta.

Neure proiektua aukeratu dezaket?

Printzipioz, Aholkularitza Batzordeak prestatzen du proiektuen zerrenda irizpide tekniko batzuei jarraituz. Proiektu batzuk beste batzuk baino eraginkorragoak dira edo bizitza-ziklo luzeagoa daukate. Horregatik komeni izaten da inbertsioak egoki dibertsifikatzea. Bezero handien kasuan posible izaten da neurrira pentsatutako proiektuak diseinatzea, beti ere gutxieneko irizpide batzuk errespetatuta.

 
Naider + Investic . Desarrollado con Drupal